XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jesusen esaldien aramear oinarria ebanjelio sinoptikoetan.

Jesusen hitzak sinoptikoetan koiné hizkuntzan datoz (griego arrunta da koiné), eta aramear hizkuntzaz erabat kutsaturik daude.

Aramear kutsu hau grezitarren artean gaizki ikusia zen, itsusitzat jotzen zen, eta txukundu eta korrejitzea pentsatzen zen.

Kristau tradizioak, ordea, Kyrios, Jaunari, zion begiruneagatik, errespetatu egin zuen.

Lukas da semita kutsu gehiena duena.

Jesusen diti-hizkuntza arameoa zen; sinagogetako kultu hizkuntza, berriz, hebreoa.

Arameo orijinala Jesusen zenbait esalditan gorde da: talita kumi; ez pentsa legea askatzera... betetzera baizik; Elí, Elí, lemá sabaktani, eta abba, bar, kepha....

Jesusen esaldien atzean, azpian, aramear zola konprobatzeak garrantzi handia du tradizioaren leialtasun arazoa garbitzeko.

Aurkikuntz linguistiko honek ahozko aramear tradizioaren hesparruraino eramaten bait gaitu, eta horrela, Jesusen esaldien mamia ez ezik, bere lengoaia eta estiloa, orduko judaismoko lengoai semitikoaren karakteristikekin gonparatzera behartzen du ikertzailea.

Jesusen hizkuntzamolde maiteenak.

Lehenengo hiru ebanjelioek dakarten Jesusen mintza moldea eta estiloa bere mundu giroko mintza moldearekin gonparatzen baldin badugu, Jesusen ahoan, sarritan, aurkitzen diren zenbait espresiok harritzen gaitu: pasibo dibinoa izenekoa da horietako bat.